BERBETAN

Berbetan
Berbetan zentroan, haur, gazte eta helduei laguntzen diegu haien garapen integralean.

Haur eta nerabeetan espezializatutako logopeda batek eta gazte eta helduekin lan egiten duen psikologo batek osatutako taldea gara.

Ikuspegi hurbila, pertsonalizatua eta ebidentzian oinarritutakoa eskaintzen dugu.

Hernaniko gure zentroan hazteko, adierazteko eta aurrera egiteko gune seguru bat aurkituko duzue.

Zatoz gu ezagutzera!

AKONPAINAMENDUA

Autoestimua, estresa, antsietatea, bikote edo bestelako harreman arazoak, bizi-aldaketak...

GAZTE ZEIN HELDUENTZAT

Beti da garai ona gure burua zaintzeko.

METODOLOGIA

Terapia kognitibo-konduktuala erabiltzen dugu oinarritzat. Zenbait kasutan, onarpen eta konpromezu terapiarekin osatzen dugu.

EGUNEROKO ESTRATEGIAK

Estrategia praktikoak saio batetik bestera probatzen joateko.

Leire Artozki

Logopeda Kol., 480684 Zk.

Logopedian graduatua. Arreta Goiztiarreko masterra burutua. Lehen Hezkuntzan graduatua, ALE eta PT aipamenekin. Etengabeko formakuntza logopediako arlo ezberdinetan: mintzaira, hizkuntza, dislexia, SAAC, mihi-frenulua, etab.

María Jesús Beorlegui

Psikologa Kol., GZ02935 Zk.

Psikologian graduatua. Osasun Master Orokorra. Erizaintzan lizentziatua. Etengabeko formakuntza psikologiako arlo ezberdinetan.

Zure haurraren mintzaira, hizkuntza, irakurketa edo aho-funtzioen garapenak kezkatzen bazaitu, eska ezazu balorazio saio bat. Prebentzioa gakoa da logopedian. Lanean has gaitekeenean, ez du merezi itxaroteak.
5 urte bete arte, normala da R soinua esaten ez jakitea, soinurik konplexuena delako. Hala ere, komeni da mihi-frenulua eta bestelako aho-estrukturak ebaluatzea, R soinua galarazten ez daudela ziurtatzeko. Beste batzuetan, zailtasunik egon ez arren, haurrak ez du ikastea lortzen. Zatoz gure zentrura eta ahoskatzen irakatsiko dizut!                                               
Psikologoarengana joateko ez da beharrezkoa «hondoa jotzea». Ondoez emozionala, estresa... Egoerak, harremanak edo bizitzako aldaketak kudeatzeko zailtasuna sentitzen duzun bakoitzean egin dezakezu. Zure animoan, loan, gosean, motibazioan edo harremantzeko moduan aldaketak nabaritzen badituzu ere. Psikologoarengana joateak ez du esan nahi «ondoezik» zaudenik. Zure burua zaintzeko, hobeto ulertzeko eta ondo sentitzeko tresnak aurkitzeko balio du eta. Gure gorputza zaintzen dugun bezala, gure buruak ere arreta eta laguntza profesionala merezi du.
  • Izpizua Kalea 1, Behea Ezk. HERNANI
*
*
*