HIZKUNTZA ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

Mintzamen, hizkuntza edo komunikazio zailtasunak dituzten 0 eta 6 urte bitarteko umeei zerbitzua ematea da helburua, 0-3 urteko etapan enfasia jarririk.

Arreta Goiztiarrean dudan prestakuntzari esker, arlo linguistikoa ez ezik, hizkuntzaren aurrebaldintzak ere landuko ditut. Hala nola, arreta, imitazioa, jolasa, interakzio soziala eta komunikazio-asmoa. 

Lan-metodologia familian zentratutako ereduan oinarrituko da, ahalduntzearen eta etengabeko aholkularitzaren bidez parte-hartze aktiboa sustatuz, haurraren garapena bere ingurune naturalean sustatzeko helburuarekin.