Noiz joan logopedarengana?
Zure haurraren mintzaira, hizkuntza, irakurketa edo aho-funtzioen garapenak kezkatzen bazaitu, eska ezazu balorazio saio bat. Prebentzioa gakoa da logopedian. Lanean has gaitekeenean, ez du merezi itxaroteak.
Nire seme/alabak ez daki R esaten, normala da?
5 urte bete arte, normala da R soinua esaten ez jakitea, soinurik konplexuena delako. Hala ere, komeni da mihi-frenulua eta bestelako aho-estrukturak ebaluatzea, R soinua galarazten ez daudela ziurtatzeko. Beste batzuetan, zailtasunik egon ez arren, haurrak ez du ikastea lortzen. Zatoz gure zentrura eta ahoskatzen irakatsiko dizut!
Noiz joan psikologoarengana?
Psikologoarengana joateko ez da beharrezkoa «hondoa jotzea». Ondoez emozionala, estresa... Egoerak, harremanak edo bizitzako aldaketak kudeatzeko zailtasuna sentitzen duzun bakoitzean egin dezakezu. Zure animoan, loan, gosean, motibazioan edo harremantzeko moduan aldaketak nabaritzen badituzu ere. Psikologoarengana joateak ez du esan nahi «ondoezik» zaudenik. Zure burua zaintzeko, hobeto ulertzeko eta ondo sentitzeko tresnak aurkitzeko balio du eta. Gure gorputza zaintzen dugun bezala, gure buruak ere arreta eta laguntza profesionala merezi du.