MINTZAIRA ETA HIZKUNTZA ZAILTASUNAK

Zure haurrak honako arloren batean zailtasunak ageri baditu, zatoz balorazio bat egitera: 

  • Ahoskera edo artikulazioa: soinu batzuk ez ditu ondo ahoskatzen. Ohikoenak R edo S izaten dira.
  • Mintzaira edo fonologia: hitz egiterakoan ez zaio ulertzen, edo soinu batzuk ordezkatu egiten ditu: tatua, daroa, epata...
  • Espresioa: esaldi motzak egiten ditu, informazio nahasia ematen du, ez ditu aditz asko erabiltzen, generoa eta zenbakia nahasten ditu gazteleraz, etab.
  • Ulermena: hitz egiten diodanean ez du ondo ulertzen.
  • Ez da hitz egiten hasi: hitz gutxi esaten ditu edo oraindik ez da hasi, frustrazioa sentitzen du, keinuak erabiltzen ditu hitzen ordez...